[ Inicio ]

[ Quiénes somos ]

[ Qué hacemos ]

[ Cómo trabajamos ]

[ Documentación ] [ Noticias ]
 

Información

 

Lankidetzan hezten lehen hezkuntzako ikasgeletan

Getxo eta Leioako 13 ikastetxe izan dira 2007-2008 ikasturtean “Zabaldu Mundura” deritzon Garapenerako Hezkuntzako proiektuan parte hartu dutenak. Egitarau hori lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasleentzat prestatu da.

Getxoko udalaren lankidetzarekin joan den ikasturtean, 2007-08, hazi zen “Zabaldu Mundura” izeneko Garapenerako Hezkuntzako proiektua. Proiektuaren xedea lehen hezkuntzako 5. mailako neska eta mutikoak balore eta sentiberatzean prestatzea da.

Hezkuntzako proposamen horren gai nagusia edo ardatza ura izan da. Horren asmoa bikoitza izan da, alde batetik ikasleak planetako beste alde batzuetan hain beharrezkoa den bitarteko horren kudeaketa egokiaren garrantziari dagokionez sentiberatzea eta, bestetik, Nigeria bezalako herri bat ezagutzea, ia hamar urtez ZABALKETA bertan lankidetza lan garrantzitsua ari delako burutzen ura eta saneamendurako azpiegiturekin.

Ikasturte honetan zehar lehen hezkuntzako bosgarren mailako 450 ikaslek gai desberdinak garatu dituzte, besteak beste Nigerian hitz egiten diren hizkuntzei buruzkoa, Afrikako ipuin bat irakurri dute, Giza Garapen Iraunkorrerako energia aurrezteak duen garrantziaz ohartu dira eta datorren abenduan egingo den “Getxotik Mundura” edizioan erakutsiko diren horma-irudiak egin dituzte.

Aldi berean, aldi horretan ZABALKETAko hezkuntzaren arloko pertsonalak Nigeriako ikus-entzunezko material batzuk, testu liburuak eta argazkiak konpartitu ditu Getxo eta Leioako 13 ikastetxe horietako ikasleekin, hiru hizkuntzako hezkuntza saioetan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). Saio horiek arrakasta handia izan dute hala ikaslegoaren nola ikasleen euren artean.


 

 

[ Imprimir ]

Enviar esta página: