[ Inicio ]

[ Quiénes somos ]

[ Qué hacemos ]

[ Cómo trabajamos ]

[ Documentación ] [ Noticias ]
 

Información

 

Indigena chiquitanoentzako lehen prestakuntza zentroaren inaugurazioa

Oraintsu ZABALKETAk eta bere erakunde bazkidea den PROCESOk "Centro de Coordinación de Líderes Indigenas" berria deritzona inauguratu dute Bolivian, hain zuzen ere Concepción udalerrian. Ekintza horrekin bi erakundeek herri chiquitanoaren eskaria gauzatzea lortu dute, hau da, euren buruak gaitzeko esparru propioa edukitzea, toki garapenerako euren eskariak artikulatzeko aukera ematen duena.

Indio "chiquitoak" Boliviako Santa Cruz departamentuko herbehereetako talde indigena handia dira, Brasileko Amazonas inguruko mugaren ondokoak, alegia. Lur horiek ebanjelizatu zituzten misiolariekin kontaktuak izan ostean talde osoari eman zitzaion izen hori; orduan misiolari horiek harrituta ikusi zuten euren etxeen eta, ber, ateen tamaina txikia. Chiquitanoek hizkuntza eta kultura propioak dituzte eta beti bizi izan dira talde eta erkidego txikietan Amazonas oihanaren mugetan.

La Chiquitanía deritzon erregioaren arazoak lurren erabileren ondorioz sortu ziren, bereziki lur horiek kolonizatu zituztenek ekarri zuten esparruak kudeatzeko ikuspegi erabat desberdinaren ondorioz. Gaur egun herriaren errealitateak mugimendu indigenen finkapena eragin arren artean bertakoek oinarrizko bitarteko eta baliabide asko behar dituzte (hezkuntzakoak, politikoak eta ekonomikoak) euren eskubideak defendatzeko.

Testuinguru horretan eta Getxo eta Barakaldoko udalen laguntzarekin, ZABALKETAk aukera izan du eskualdean "Centro de Coordinación para Líderes Indígenas" deritzona eraikitzeko eta zabaltzeko. Erregioko talde indigenak duela urte batzuk hasi ziren euren beharrizanei aurre egiteko eta euren buruak trebatzeko eta gaitzeko zentro propio bat eskatzen.

1. Zentro logistiko moduan, ZABALKETAk lurralde horretan egingo dituen garapen-proiektuak egituratzeko.

2. Egoitza izango dena eta indigena chiquitano agintariei berariazko gaitasun egitaraua irakasteko balioko duena. Ideia eta xedea euren herrien beharrizanak aztertu eta garapenerako estrategiak diseinatzea da.

3. Bilgunea izango dena, herri indigena eta kolonoen arteko harremanak gauzatzeko. Helburua tokiko bi errealitateek elkar errespetatzen eta elkarbizitzan jarduten ikastea da.

Autoridades en el corte de cinta de inauguración del nuevo edificio.Inaugurazioaren ekitaldira, bertako eta hurbileko herritarrekin batera, hainbeste agintari joan ziren, adibidez udal kontzejuko burua, udalerriko Organización Indígena Chiquitana-ko lehendakaria, hezkuntzako eskualdeko zuzendaritza, ZABALKETAko pertsonala eta baita PROCESO erakundekoa ere.

Eraikin berria El Porvenir erkidegoan dago kokatuta. Hiru alde ekipatu ditu; bat, zentrala, talde handien gaikuntza egiteko areto handi batekin; beste bat, albo baten, bi logela oso eta sukaldea dituena eta, hirugarrena, beste alboan, bulego bat eta higiene pertsonalerako bi unitate osorekin.

Zenbakien arloan proiektu osoak funtsen ondoko kudeaketa eskatu du:

- Getxoko udala (eraikinaren eraikuntza): 29.000 euro.

- Barakaldoko udala (eraikinaren zabalkuntza): 11.869 euro.

- Tokiko erkapena (lurra eta lan eskua): 17.664 euro.

- Proiektuaren kostu osoa: 58.533 euro.

 

 




 

 

 

 

[ Imprimir ]