Ikusmolde
instituzionala
ZABALKETA Gobernuz Kanpoko Erakundea 1990ean sortu zen. Tokian
bertan Sentsibilizazio eta Hezkuntza zereginetan jarduten
du, eta nazioartean Garapenerako Lankidetzako proiektuetan.
Egoitza nagusia Getxon (Bizkaia) du.
Alderdi juridikoan ELKARTE ZIBIL gisa eratuta
dago. Izaera demokratikoa du, akonfesionala eta independentea
da, eta bere estatutuen arabera helburu du “denon interesen
alde egitea, lankidetzaren eta beharrizan handiena duten pertsonen
garapen ekonomiko, sozial, kultural eta hezkuntzazkoaren bitartez"
(Zabalketaren estatutuetako 2. artikulua).
Zabalketa hasieran Gaztelueta
ikastetxeko ikasle
ohiek sustatzen dute, eta mundua bidezkoago eta solidarioagoa
izan dadila lortu nahi duten borondate oneko pertsona guztiek
parte hartzeko zabalik dago.
Munduan pobrezia eta bidegabekeria desagertzearen
alde lan egiten dugu, GARAPENERAKO LANKIDETZAKO PROIEKTUEN
bitartez. Gure zeregina arazoen diagnostikoa egiten laguntzea
da, Garapen bidean dauden herrietako komunitate eta erakundeek
hala eskatzen digutenean.
Gero, laguntza ematen dugu arazo horietan eraginik
onena izan dezaketen jarduerak diseinatzen, jarduera horiek
ondo burutzeko finantza-baliabideak bilatzen, eta esperientziak
modu fidagarrian ebaluatzen eta hedatzen.
Gure ingururik hurbilenean lan egiten dugu
Garapen bidean dauden herrien egoerari buruzko hezkuntza eta
sentsibilizazio kanpainetan, pertsonen konpromisoa aktiboa
lortu nahian. Herritar ahulenen beharrizan espezifikoei arreta
egiten laguntzeko Gizarte Laguntzako egitarauak burutzen ere
laguntzen dugu, bereziki immigranteei dagokienez.
|