Zabalketa Cooperación
[ Inicio ]

[ Quiénes somos ]

[ Qué hacemos ]

[ Cómo trabajamos ]

[ Documentación ] [ Noticias ]
 

Qué hacemos

Zer egiten dugu

ZABALKETAk ondorengo ardatz hauetan oinarritzen du bere lana:

 

1. Garapenaren inguruko sentsibilizazioa eta hezkuntza. Munduak eskatzen dituen egiturazko aldaketak eman ahal izateko, ezinbestekoa da herrialde garatuenetako gizarte zibilaren parte-hartze konprometitua lortzea, eta parte-hartze horrek balio eta konpromiso sozial aktiboen inguruko berariazko hezkuntza-prozesua behar du.Proyecto de capacitación de mujeres en Mórrope (Perú)

2. Garapenerako lankidetza. Hegoaldeko herrialdeetan, proiektu integralekin egiten dugu lan. Proiektu horiek mesedetzen dituen populazioaren Errenta Eskuragarria hobetuko duten prozesuak lortzera nahiz oinarrizko behar ase gabeei erantzutera zuzentzen dira nagusiki proiektuok.

3. Gizarte-laguntzarako programak. Gure ingurune hurbilenean, biztanleria ahulenean (gutxiengoak, etorkinak, eta abar) jarduten dugu, gizarte-zerbitzu ofizialak normalean iristen ez diren oinarrizko gai horiek jorratuz: hasierako laguntza, eskola-porrota, orientazio profesionala, aholkularitza juridikoa, eta abar.