Gazteluetako ikasle ohiek sortutako ekimena da
Onura publikoa duen elkartea da

Berrien aldizkaria

21/12/2010

“Hamarretik Zortzi” Sestaon

Ostiralean, abenduak 17, amaitu ziren Zabalketa Elkarteak, Sestaoko Udalako Berdintasun eta Garapenerako Lankidetza Arloaren laguntzarekin garatutako “Hamarretik Zortzi” sentsibilizazio jardunaldiak.

“Hamarretik Zortzi” hezkuntza-proiektu bat da eta munduan zenbait gaitan dauden desberdintasunak eta desorekak erakutsi nahi ditu; izan ere, munduko 10 lagunetatik 8 nahiko bizi-baldintza zailetan bizi dira.

Sestaoko Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzako izan dira jardunaldiak, eta Vista Alegre ikastetxearekin ireki ziren jardunaldiak, ondoren Kueto eta Begoñako Andramari izan ziren, eta Amor Misericordioso eskolarekin bukaera eman genien.
4 ikastetxe horietako ikasleek saio dinamikoetan hartu dute parte; saio horietan zenbait bideo ikusi dituzte munduko gazte gehienen eguneroko bizitzari buruz eta ikusitakoarekin zerikusia duten jarduerak egin dituzte.
Jardunaldiak amaitzeko, jendearentzako erakusketa irekia egin da Sestaoko liburutegian. Erakusketan 7 panel zeuden munduko desberdintasun hauei buruz, hala nola, ura eskura izateari edo aberastasunaren banaketari buruz, besteak beste.
 

21/12/2010

Zabaldu Mundura URA 2.010

Iragan abenduaren 13an, Areeta-Getxon Eskola arteko  Topaketaren 3. edizioa egin zen: “Zabaldu Mundura-URA”.
Topaketa honen helburua da uraren gaia landu duten ikastetxeak biltzea, Zabalketa Elkarteak, Getxoko Udalarekin elkarlanean, antolatutako “Zabaldu Mundura” proiektuaren barruan.

Topaketa hau, aurreko edizioetan bezalaxe, Getxoko Udalaren beraren “Getxotik Mundura, Mundutik Getxora” jardunaldien barruan jasota dago.

3. edizio honetara Larrañazubi, Madre del Divino Pastor, San Ignacio eta Zubileta ikastetxeen Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailen ikasle eta irakasleak etorri ziren, baina proiektua zuzenduta dagoen eta topaketara joaterik ez zuten izan udalerriko beste ikastetxeak ere gogoan izan genituen.

Hasierako ongietorriaren ostean, goiza Madre del Divino Pastor ikastetxeko neska-mutilek prestatu zuten ur-iragazketari buruzko esperimentuarekin hasi zen. Talde honek araztegi txikia egin zuen eta, horri esker, ikusi ahal izan genuen kutsatutako ura modu errazean nola garbitzen zen, ondoren ureztatu, garbitu,...eta abarretarako erabili ahal izateko, azaldu zuten bezalaxe.

Jarraian Balbi magoaren emanaldiarekin harrituta gelditu ginek, eta bat baino gehiago urduritu zen eskua mozteko aukeraren aurrean.

Balbiren emanaldiaren ostean, goizeko gehien itxarondako momentua iritsi zen, ikastetxeei diplomak ematea alegia, uraren arrazoizko kontsumoan egindako hezi eta sentsibilizatzeko bere lanagatik. Diplomak Begoña Ezkurra Getxoko Udalaren Hezkuntza eta Lankidetzako zinegotziak eta Jaime Bernar Zabalketako Zuzendariak banatu zituen.

Diplomak eman eta ikastetxeek hezi eta sentsibilizatzeko lan honetan egindako ahalegina eskertutakoan, ikasleak bere ikastetxetara itzuli ziren soinean ekitaldia gogoratzen zuen eskumuturrekoa zeramatela.
 

19/10/2010

Badauka forma Buruzagi Eskola berriak

Joan den irailean “Buruzagi Nekazarien Trebakuntza Eskola” burutzeko proiektua amaitu zen; Eusko Jaurlaritza eta Zabalketa Elkarteak egitasmo hori finantzatzen laguntzen du.

           

Eskola berria Vallegranden (Bolivia) eraikiko da eta 5.300 m²-ko azalera izango du, eraikinak eta berdeguneak zenbatuta.

Eskola berri hori diseinatzerakoan kontuan hartu den abiaburu nagusia ingurumenarekiko begirunea izan da, egitasmo hau garatze aldera arkitektura jasangarria taxutu baita. Diseinuaren oinarri diren beste parametro batzuk ondoko hauek dira: Santa Cruz lurraldeko haranetako eraikuntza-taxu tradizionalari eustea eta arkitektura tradizionala errespetatzea.

Egitasmoko eraikinek abiaburu horiei eusten diete: eraikin guztiok karrerapeak dituzte inguruan, eta bestalde, eraikinek teila kolonialez jantzitako teilatu makurrak eta adobezko adreiluz egindako itxiturak dauzkate.

Proiektuaren ideia nagusia lursailean bertan hiri-bilbea sortzea da; horrenbestez, lurra bi zatitan banatuko da: lehenengo aldea lanerako gunea izango da, eta bigarrena, berriz, atsedenerako gunea.

Proiektuaren arabera, lehenengo gunean, honako elementu hauek eraikiko dira: ikasgelak, jangelak, sukaldea, garbitegia, bulegoak eta zaintzailearen etxea. Gune horrek du hiri-bilbeari dagokion itxurarik handiena: kaleak, espaloiak, eraikin guztiek eratzen dituzten fatxadak ... Are, erdian enparantza ere taxutu da, herriko enparantza izango balitz bezala; plaza hori, erdian kokaturik egotearen kariz, toki horretako erabiltzaileen bilgune bilakatuko da.  

Bigarren gunea logelei dagokie. Gune hori alde organikoa da, halako moldez non lurra ez baita aldaraziko eta eraikin berriak lurrari egokituko baitzaizkio, alderantziz barik. Langelak etxolak dira eta gehienez 12 pertsona sartzen dira etxola bakoitzean. Taxuera horren xedea gune horretan izango diren ikasleek toki duina izatea da, ahal den neurrian lo egiteko nolabaiteko intimitatea duena, logela komunalei itzuri eginez.  

Eskolan izango diren berdeguneak ikasle eta beharginentzako aisiagune eta, aldi berean, laneko praktikak burutzeko toki izango direla azpimarratu behar da. Gune horretan, ikasleek eskola teorikoetan ikasi duten guztia aplikatu ahal izango dute. 
 

 < 1 2 3 4 5 6 7 > 

Asociación Zabalketa - C/ Andrés Larrazabal 3-2ºizda. 48930 Getxo, Bizkaia (España) - T 94 4643694 - kontaktua - web mapa