Munduko ilara

Pobrezia zer den hobeto ulertuko dugu, haren alderdi ugarietako batzuk aztertuta. Munduko biztanleen arteko desberdintasunez jabetuko gara, mundu osoan aurki baitaitezke pobrezia eta zailtasun egoerak, baita Euskal Herrian ere.


Unitate didaktiko hau lantzeko, abiapuntu hartu dugu Lehen Hezkuntzako 6. mailako “Matematika” arloaren curriculum programazioa.

Ikasturte honetan lantzen den edukietako bat estatistika eta datuen bilketa da. Unitate didaktiko honetan, alderdi askotatik aztertu daitekeen gai bat landuko dugu: munduko pobrezia eta desberdintasunak.
- Munduko biztanleen arteko desberdintasunez jabetzea
- Pobreziaren kontzeptua beste alderdi batzuetara zabaltzea
- Pobrezia gugandik hurbil dagoela ohartzea
- Estatistika kontzeptuak: batez bestekoa
- Pobrezia kontzeptuaren alderdiak: osasuna, elikadura, higienea, lana eta hezkuntza
- Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala
- Taulak eta grafikoak irakurtzea eta interpretatzea
- Datuak konparatzea
- Estatistika kalkuluak: batez bestekoa
- Beste errealitate batzuez jabetzea
- Matematika hizkuntzan adierazitako informazioa kritikoki baloratzea
- Munduko beste errealitate batzuk ezagutzeko interesa
- Grafikoen azterketa gogoz hartzea

Matematikarako gaitasuna

Informazio matematikoa erakusteko modu desberdinen bidez, hala nola batez besteko aritmetikoa, ehunekoak etab. eta grafikoen eta taulen interpretazioaren bidez sustatzen da ikasleek ezagutza matematikoak eskuratzea, ulertzea eta erabiltzea hainbat adierazletan oinarrituta herrialdeak alderatzeko testuinguruan.

Hainbat herrialderi buruz testu batean agertzen den informazioa taula batera lekualdatu beharko dute ikasleek, gero batez bestekoa ateratzeko beharrezkoak diren eragiketak egiteko.

Era berean, ikasleen behatze, analisi, arrazonamendu eta komunikazio gaitasuna sustatzen da, informazio matematikoa oinarri hartuta.

Ikasleek ezagutza matematikoa munduko pobreziaren eta desberdinkeriaren dimentsio anitzeko kontzeptuarekin lotzen dute, eta erreferentziatzat hartuko dituzte 9 herrialde.

Zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna

Unitate honetan zehar lantzen den batez besteko aritmetikoa erabiliz, aukera eskaintzen zaie ikasleei errealitatea hobeto ezagutzeko, haren erantzukizuna eta elkarreragina beren gain hartuz.

Ikasleek zehatzago ulertu eta deskribatu dezake ingurune hurbileko egoera, EAEkoa, alegia, nahiz munduko beste herrialde batzuetan bizitzen dena.

Ikasleek taula bat egingo dute eta mapak eta grafikoak behatuko dituzte, informazioa interpretatzeko eta datu fidagarriagoak lortzeko gaitasuna garatuz.

Informazioaren tratamendurako gaitasuna eta gaitasun digitala

Unitate didaktiko honek laguntzen du ikasleek ulertzen errealitate sozial eta ekonomiko desberdinak datu estatistikoetatik eta matematikoetatik abiatuta, hala nola batez bestekoa, baita unitateko grafikoak eta mapak analizatuz eta aztertuz ere.

Aldi berean, unitate guztian zehar, ordenagailuaren (dokumentuak deskargatzeko) oinarrizko erabilera menderatu beharko da eta tresna eta programa informatikoak erabiliko dira, teknologia berrien erabilerari ekiteari eta erabilera normalizatzeari, eta, beraz, gaitasun digitalaren garapenari lagunduz.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Matematiko problemen ebazpenarekin lotutako edukien bidez, ikasleen autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna indartzen da, eta horrek aukera ematen die ikasleei EAEn eta beste errealitate batzuetan gizon-emakume askok bizi duten errealitatea ulertzeko.

Unitate honetan ikasleei erakusten zaie zein garrantzitsua den familiaren eta lagunen babesa, herrialdeak eskaintzen dituen gizarte politikak eta norberaren ekimena pobrezia eta gizarte bazterketako egoerei aurre egiteko.

Ikasten ikasteko gaitasuna

Unitate didaktiko honen bidez, ikasleek hainbat tresna matematiko erabiliko dituzte besteak beste, batez bestekoak, grafikoak eta taulak, beste herrialde batzuetako eta EAEko errealitatearekin lotutako egoerak interpretatzeko.

Informazioa sistematizatzeko gaitasuna sustatzen da taularen bidez eta zenbakizko datuen irakurketa kritikoa garatzen da alderaketak eginez herrialdeen artean, herrialde bateko edo desberdinetako emakumeen eta gizonen artean, etab.

Unitate didaktikoaren bidez laguntzen da gaitasuna garatzen, aurrez jakindakoari, ikasitakoari eta kontatzeko ahaleginari buruzko etengabeko gogoeta bultzatzen baita.

Hizkuntza-komunikazioren gaitasuna

Unitate didaktikoan zehar, unitateko hizkuntza matematikoa erabiliko dute ikasleek, batez bestekoa edo ehunekoak esaterako, eta, horrela, informazio zehatz eta tekniko mota horiek sartuko dituzte beren ohiko adierazpenean.

Gainera, ikasleek erabiliko eta garatuko dituzte unitate honetan landutako eduki matematikoak entzuteko nahiz idatziz eta ahoz adierazteko beharrezkoak diren gaitasunak.

Entzuteko eta norberaren gogoetak eta argumentuak komunikatzeko ariketa horiek eragingo dute ikasleek bere espiritu kritikoa eraiki ahal izatea munduan dauden pobrezia eta bidegabekeria egoerei dagokienez.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Ikasleek herrialdeen artean eta gizon-emakumeen artean dauden desberdinkeria egoerak ezagutu ahal izango dituzte, baita herrialde desberdinen artean nahiz herrialdeen baitan daudenak ere.

Halaber, ikasleei pobreziaren dimentsio anitzaren kontzeptua hurbilduko zaie, hezkuntza gabeziarekin, edateko ura izatearekin, osasunarekin eta abarrekin lotuta, eta ez soilik erosteko ahalmenarekin lotuta.

Azkenik, unitate didaktikoak ikasleen ingurune hurbila ulertzen laguntzen du, EAE alegia.
Justizia soziala beharrezko balioa da pertsona guztientzako bizikidetza global positiboa lortzeko.

Unitate didaktiko honen bidez, munduan berdintasunik eza eta parekotasunik eza irudikatzen duten egoerak eta aukera gabeziak eta oinarrizko eskubideak izaten uzten ez duten egoerak aurkezten zaizkie ikasleei, eta aukera berdintasunaren premia eta Giza Eskubideak izatea sustatzen da.

Era berean, munduan milioika pertsonak bizitzen duten beste errealitate batzuekiko sentiberatasuna eta enpatia lantzen dira, eta solidariotasunaren balioa sustatzen da, berdintasunik ezeko egoera horiek ezagutzetik abiatuta.